Aski da!!
Nazkatuta nago beste mundu guztiak pentsatzen duena pentsatu behar izateaz. Orain gutxi irakurtzen nuen persona batek alderdiaren inguruko foro batean idazten zuena. “Eso si que es la verdad con mayusculas” “basta ya de kritikos, nunca mais”. Zertan oinarrituta? Zerk eramaten du pertsona batek berak bezala pentsatzen ez dutenak alderditik egotzi nahi izatera? Ez al dugu bada kritikoak izateko eskuibiderik?
Harrigarria da orain arte lorez lore ibili direnak (plural orokorra da, ez dut esan nahi bat baino gehiago direnik) zein kapazidade daukaten ona eta txarra zer den bereizteko edo are okerrago, onak zein diren eta txarrak zein diren erabakitzeko eta are okerrago oraindik, eurentzako txarrak direnak epaitzeko.
Nik ez dut inork nik bezala pentsatzea nahi. Bueno bai, nahi dut. Baina sekula ez horrelako terminotan. “Aski da kritikoetaz. Nunca mais”? Eta zergatik bada? Ezin al dugu beste era batera pentsatu? Ezin al dugu gure ustez onena dena planteatu. Eta horrela idazten dutenek zer nolako legitimitatea dute termino horietan aritzeko?
Nun dago orain alderdiko gauzak alderdi barruan garbitu behar direla esaten zuen filosofia?
Hemen, iritzi aldaketak traizio konsideratzen dira, eta horrela jai dugu. Bai batzuk, eta bai besteek.
oker zaude. Arazoa ez da desberdin pentsatzeak eragiten duenaz. Keba! Hori aitzaki hutsa da. Hemen harrigarri dirudiena da, iritziz aldatzean, estrategia ezberdinean lerrokatzean, kasualidadez, horren ostean, abantailak eta mesedeak jasotzea. Zalantzak pizten ditu horrek.
Eta tonto aurpegia gelditzen zaio bati baino gehiagori, ikusten duenean, nola batzuen planteamendu politikoak aldatzen diren, hain justu, jasotzen dituzten mesedeekin batera.
Eta horrek, adarra jotzen aritu zaizkizula pentsa arazten dizu. Ala ez? Urteak denbora bolondres ematen duzun bitartean, (inoiz ezer ere ez jaso gabe ezta eskatu ere ezta zinerako sarrera bat ere ez), nola beste askok aurrera eramaten dituzten beren gogo pertsonal eta indibidualenak.
Barkatu, baina horrek tranpa dirudi.
Eta tristea da halakoen susmo txikiena ere ematea, herri honetan bederen, horrenbestek horrenbeste galdu duenean ideien alde.
Horrek zuri ez al dizu ASKI DA! bezelako deiadarrik eragiten? Niri bai. Bereziki gainera. Batez ere jakinda, han eta hemen, halako jarrerak daudela. Baina nik ez dut ezkutatuko halakoak gertatzen direnaren susmoa, esanez, hemen arazoak sortzen dituena desberdin pentsatzea dela esanez. EZ. Niri arazoak sortarazten dizkidana da, konpromisoa eskatzen didanak, eta gero lan erditan, bakarrik uzten nauena, berak jasoko duen zer edo zeren truke.
Iritziz alda daiteke. Nik egunero egiten dut.
Ados nago ordea, kritikoa naizen aldetik, kritiko izatea ez dela erraza. Eta honekin bai, ados naiz: jendeak ez du gustoko norberak bere iritziak libreki mantentzea edo aldatzea. Libreki. Ezeren truke, ez besterik eraginda.
Eskerrak, uste dudala nire alderdian gehiengoak bihotzez eta ez bestez egiten duela lan. Zalantzarik gabe alderdi galanta.
Esan dizudan guztia agerikoa da. Zabaldu begiak.
Zaindu eta ea elkar ikusten dugun aurki
zazpi
Hau ez zait iruditzen gai hau eztabaidatzeko lekua.
Hortaz, diozu iritzi aldaketak zine sarreren truke direla, edo beste nolabaiteko mesedeen truke? Ez dakit ongi ulertu dudan, baino badaezpada esango dizut nire kasuan ez dela inongo mesederen truke izan.
Zaindu zaitez zu ere
ez duzu ulertu tutik ere. Zine sarrera bat jasotzea ez da pekatu. Sarrerak ez dira ezer. Soilik esan dut batzuek sarrerarik ere ez dutela izan. Baina hori ez zen eztabaidaren haria, egoera baten azalpen hutsa, ez besterik, eta edonork ulertuko luke hala!
Nik bi-hiru ideia nagusi azaldu dizkizut:
a) Iritzi ezberdinekoa izan daiteke. Baina iritzi aldaketek norbanakoari onura pertsonalak ekartzen dizkionean, iritziaren aldaketaren garbitasuna zalantzagarria dela pentsa arazten dit. Adibidez: Albistur. Flipantea da nola hainbat beti diren nagusi edo postudun, toki batean zein bestean (eta honek ez du zer ikusirik sarrerekin, mesedez)… Han eta hemen. Nik uste dut, gaztelerazko esaera kontura datorrela: Los conversos a la cola.
b) Iritziz alda daiteke beti, eta era berean ezin diozu konpromisoari faltatu. Talde bat osatzen baduzu proiektu bat aurrera eramateko (rock taldea adibidez), amaiera epe finko bat ezarrita, eta kideei eskatzen badiezu konpromisoari heusteko… ezin duzu lan erditan dena utzi, taldea kolgatuta utzi eta beste mobida batean sartu soilik iritziz aldatu duzulako (adibidez, rocka ez eta atletismoa gustatzen zaizulako). Konpromezua konpromezua da.
Ez bilatu izen abizenik nik jarritako adibideei, benetan. Ez ezazu halakorik egin, tronpatuko zarelako berriz ere. Aztertu planteatzen dizkizudan ideiak, eta ez pertsonalizatu. Halako jarrerak ez dira onak adostasun batera heltzeko eta, izan ere, pertsonifikatzeak dakarrena da, eztabaida honetatik kanpo dauden mila faktore nahastea (adiskidetasuna, erakarpen sexuala, zintzotasuna, eta beste mila faktore)
Lasai. Hitz egingo dugu fijo.
“Nun dago orain alderdiko gauzak alderdi barruan garbitu behar direla esaten zuen filosofia?”
aplicate el cuento.
mundu guztiak dauka konturen bat aplikatzeko.
zuk ez?