Aberri Eguna ‘07: Errekuperatu dezagun!!!

4 04 2007

Aurten ere, jakingo duzuten bezala Aberri eguna ospatuko da Apirilare 8an hainbat tokitan, baina batez ere Gernikan. Asko izango dira hara bertaratuko direnak, eta beste batzuk joateko aukerarik izango ez dugunak. Hala eta guztiz ere, norberak bere sentsibilidadea kontutan hartuta ospatuko du aberri egun hau.
Lerro hauek erabili nahi nituzke jendea animatzeko, bai aberri eguna ospatzera eta baita ere, erreibindakazio egun bat bihurtu dezagun. Horretarako, aurten Aberri ‘07-n guztiok ikurrinak balkoietan!!!!
Orain ez hainbeste ikurrinak zintzilik ikusteko kanpandorreetara begiratu beharra zegoen. Hori kasurik onenean. Gaur egun, badugu aukera inolako arazorik gabe ikurrina zale garela erakusteko. Horregatik bultaztu nahi zaituztet, Aberri eguna zuen alderdiarekin ospatzeaz gain, balkoietan ikurrinak zintzilikatzera.

Gora Euskal Herria Askatuta!!!

Apirilaren 8an, guztiok Gernikara!!!


Actions

Information

One response

5 04 2007
gorri

Gernikan ikusiko gera!

Utzi zure iruzkina