Biarritz Olympique kanporatua izan da Heineken Cup-etik

3 04 2007

Anoetak talde lapurtarrarentzat zuen talisman izaera galdu zuen herenegun. Partida borrokatua izan zen, defentsa gogorrak nagsi izan zirelarik. Protagonista bakarra izan zen partida osoan, bai onerako hala txarrerako: Dymitri Yachvili. Honek egin zituen Biarrot-en 6 puntuak, bi zigor kolpe materializatuz. Eta BO eskura jokatzen ari zela, Yachvili-ren akats nabarmen batek baloia eskura eman zion Northampton-eko Kydd jokalariari partidako entsegu bakarra markagailuratuz. 6-5 BO-ren alde. Baina Spencerrek, transformazioaren 2 puntuak lortu zituen aurretik ipiniaz ingelesak. Hortik aurrera etorri ziren epailearen akatsak. Hainbat uzatrtze BOren aldekoak, pitatu gabe, eta batez ere, Imanol Harinordoquy-ri seinalatutako “avant”-a baloia atzera argi eta garbi eroritakoan.
Baina hobea izan zen BO. Suerteak ez digu utzi euskaldunoi, Heineken Cup-aren finalerdiak beste urte batez disfrutatzen. Gaitz erdi.

AUPA BO!!!
ALLEZ BO!!


Actions

Information

One response

15 04 2007
keltoi

aupa bo eta baita baiona ere, nahiko larri dabilela uste dut eta. tamalez berriz ere heinekn koparik gabe ere oraingoan, baina hontan ingeles talde bat izan da gu kanporatu gaituena, putos ingleses joder! jajaja
ea iparraldeko kirolak ere merezi duen oiartzunan lortzen duen.

Utzi zure iruzkina