Añorgan 110 etxe huts

2 04 2007

Orain pare bat urte Añorgako hainbat herritarrek egindako kanpainaren izenburua da hau. Eta Añorga ezagutzen dugunok edo duzutenok, jakingo dezute 110 txe huts, Añorgan, izugarrizko barbaridadea dela. Egia da, Añorga ez dela asko eraikitzen ari diren herri horietakoa, eta hortaz batzuk esaten dute horrenbeste etxe huts ez dela arazo larria. Larriago litzatekeela etxe hutsak egonda berriak eraikitzean. Nik diot azken bost urteotan, Belartza-ko poligonoa eraiki dela, baita ere, Belartzako auzo berria, Elorza Donostiar alkateak ezdakitzenbatmila etxebizitzako proiektua duela Lore-Toki-n eta horui guztia 110 etxebizitza hutsekin (orain bi urte).
Nik ez daukat etxebizitzaren arazoari eman behar zaion konponbidea. Izango banu, aberats nintzatekeen, eta ez naiz. Baino diodana da, etxebizitzaren arazoa horren handia bada, nola da posible Añorga bezalako herrixka txiki batean 110 etxe huts egotea eta gazteok “kalean” bizi behar izatea?


Actions

Information

3 responses

2 04 2007
Comandante Azurki

Makina bat pertsonak etxe bat baino gehiago du eta momentuz pertsonok ezin garenez erdibitu, bada batan bizi dira. Horregatik horrenbeste etxe hutsen arazoa, jendeak gero eta etxe gehiago erosten dituelako, batzuk abalak eskatuta bankuari, beste batzuk herentziekin, beste batzuk auskalo nola…

Kontua hori da, etxeak hutsik daudela jendeak bat baino gehiago duelako. Eta joera hori gorantz doa. Nola konpondu? Hori ikusi beharko da baina zuetako norbaitek komentatu zuen egin zitekeela honakoa: bigarren etxea duenari zerga latza jarri. Hala, etxea izan, eduki dezakezu, baina zergak ongi ordainduta Gobernuari. Ni bat nator planteamentu honekin.

Iritzirik bai honen inguruan?

3 04 2007
terryanorga

Comandanteari:
Ulertu nezake Benidormen izatea bigarren etxea. Hendayan, ala Getxon. Baino Añorgan?

4 04 2007
gorri

Espekulazioa!

Utzi zure iruzkina