Arkaitz Añorgako dantzariak dantza taldeak, Euskal Kultura Catalunya aldetik zabaltzeko aukera izanen du aurten. Añorgako dantzariok, hainbat emanladi eskeiniko ditugu uztailaren 21-22-23 eta 24an lurralde katalanetan.
Dantza talde hau, 1926.an sortu zen, Lorenzo Pujana dantza maisuaren eskutik, eta hortaz, Euskal Herriko dantza talde antolatu zaharrenetarikoa da. 80. Urteurrena ospatu dugu pasa den udan.
Hala eta guztiz ere, badirudi ez dela gure emanaldiak atzerrian ikustarazteko izango dugun aukera bakarra. Dantza taldeko zuzendaritzak, izan ere, gogor dihardu Europan barrena eramango gaituen bidaia antolatzen.
Bestalde, esan, Euskal Herri osoko dantzak ikusgai izateko, emanaldi bakoitzeko programaketa, lurraldeen arabera banatzen dugula. Hortaz, emanaldia gipuzkoako dantzekin hasten, lapurtarrak ondoren, bizkaitarrak, arabarrak, nafarrak eta azkenik, zuberotar maskaradarekin amaitzeko.
Ez da hau, Añorgako dantzariek atzerriara joateko dugun lehen aukera. Izan ere, Añorgako dantzariek emanaldi anitz eman ditugu Euskal Herritik kanpo ere. Boise-n (Idaho, USA) bost urtean behin ospatzen den JAIALDIA-n izan ginen 90ean, 95ean, eta azkenekoz 2000. urtean. Honetaz gain, Xiropotamos ‘97 (Grezia)-n ere izan ginen, eta guztiak esperientzi bikaina izan dira.
Añorgako dantza taldeak, lankidetza harreman estua izan du beste hainbat talderekin eta hemendik nolabaiteko esker on humila aipatu nahiko nuke. Eibarko Kezka dantza taldea, Elgoibarko Haritz dantza taldea eta Juan Antonio Urbeltz koreografo esta folkore aditu ospetsuak zuzentzen duen Argia dantza taldearekin dugu herreman estu hori. Baita ere, Astigarragako Astigar dantza taldearekin, eta Antiguotarrak elkarteko dantza taldearekin ere.
Hortaz, baten batek, gure emanaldi bat ikusteko aukerik badu, ez dezala joaten utzi, benetan, euskal kulturaren muina ikusteko eta entzuteko aukera izango baitu.