Nire blog berri hau hasi nahi nuke, Zapateroren kafea ez den edozein gairekin eta honakoari heldu nahi nioke.
MLNV-k, antza, alderdi berri bat erregistratu berri du Barne ministeritzan. Azkena ote? Izan ere, alderdien lege honek, pixka bat zorabiatuta nauka, eta ausartuko naiz esaten ez naizela bakarra. Egia da, euren estrategian ez direla, behintzat kalera begira, agitz azkar izan. Izan ere, Arnaldo Otegi jartzea alderdi berri honen bozeramaile bezala, nolabait intoxikatu eginen du alderdi jaioberria. Hala eta guztiz ere, ez nau horrek arduratzen. Badira, sasijakintsu agitz, ordu laurden ere ez dutenak itxaron alderdi berri honen legezkanpotzea eskatzeko, eta hauen argumentuetako bat omen da sigletan, Batasuna azaltzen omen dela, eta horrek nahiko garbi uzten duela gaur egungo Batasunarekin duen erlazioa. Bada, nik diot, Kirol federakuntzen Batasuna ere ilegalizatu behar dugu? Eta Euskadiko UGT? Hor ere unión azaltze da, batasuna azken batean…
Baina kuriositate bat ere ikusi dut azken egun hauetan. Norbait fijatu da UPN (Union del Pueblo Navarro)-ren euskarako itzulketa literala nola den…? Bai jaun andreok, Nafarroako Herri Batasuna. Hortaz, ETA eta UPNren arteko erlazioa ere, argi uzten du honek. Legezkanpo utz dezagun bada.
Izan gaitezen serioagoak, denok.
Bihar gehiago eta agian hobeto
Zorte on blogarekin!! Añorga herriak behar zuen bozeramailea!
Politikari dagokionez, bihar BEC-en “ezker abertzalea” deiturikoak egitekoa zuen ekitaldian zer pasako den ikusi beharko da…Demokratikoki joka dezaten eskatu eta, hala egin nahi dutenean, ekitaldi demokratikoa debekatu.
Hasi gara antzerkiarekin: Fiskala ASB legeztatzearen kontra, “ezker abertzale” deiturikoa ekitaldiak burutu ezinik eta ertzaintza tartean, batzuetan, herritarren barrabilak babesten ez dituelako, besteetan, herritarren aurka gehiegikeriaz jokatzen duelako…
Antzerkia baino zirkua dirudi honek eta, orain, hitz-jokoak barne…
Eh txo ! Nik programan bertan egon nintzen, eta ez nion kafeari buruz galdetu
Nahiko galdera interesgarri egin ziren, askok debora kontuagatik ez ziren egin zuzenean … Kafearena txorrada hutsa.
Ashet dudarik ez txorrada dela kafearena, baino mund guztiak hitzegin du horretaz eta gutxik errepublikari buruz egindako galderaz edo euskal gatazkari buruz. Txorrada bat dela argi daukat, baina ez naiz ni izan txorradaren sortzaile eta ez dut izan nahi txorrada horren hedatzaile ere ez.
primeran